Kemendin lanean ari gara gure proiektua Mendillorriko bizilagunekin partekatu ahal izateko. Anima zaitez eta jarri zure aletxoa klima-aldaketaren aurkako borrokan. Gure esku dago eguzki-plaken bigarren instalazioa aurrera ateratzea. Dagoeneko badugu instalazio horretatik dirulaguntza emateko ebazpena, baina gutxieneko bazkide batzuk lortzen ez baditugu, ez da proiektu bideragarria izango. Ez dezagun aukera hau galdu. Urtarrilaren 11n 18:30ean egongo gara civivoxean, hurbildu eta ulertzen lagunduko dizugu. Web orri honetan ere informazio guztia duzu.

Categories:

Tags:

Comments are closed