Kemendik logotipo bat behar du, eta auzoko artista batek diseinatzea nahi dugu.

Auzoko bizilagun talde bat elkartu egin gara energi komunitate bat sortzeko.Kemendi Elkartearen izena da. Gure energia plaka fotovoltaikoekin sortzea lehenengo proiektuetako bat da. Gure artean hainbat proiektu sortzea eta horretarako bazkide gehiago izan behar dugu. Gure irudia hobetzea funtsezkoa da; horregatik, logotipo bat behar dugu, eta web-ean ari gara lanean www.kemendi.org.

Auzoari lotutako pertsona bazara eta ideia sortzaileak badituzu, anima zaitez lehiaketa honetan parte hartzera.

OINARRIAK

Teknika eta estilo librea, formatu digitalera pasatuta (pdf edo jpg). Argazki batekin balio du.

Diseinuak auzoarekin eta energiarekin zerikusia izatea baloratuko da.

Era berean, tamaina desberdinetara egokitu ahal izatea (txikia profileko avatar-erako edo handiagoa pankarta batean) eta zentzua izatea zuri-beltzean.

Logotipoan KEMENDI hitza agertu behar da.

Nola eta non:

email bidali ;kemendi2022@gmail.com

Mezuaren gaian: Logotipo lehiaketa

Mezuaren gorputzean: Zure izena, helbidea eta telefonoa

Erantsi fitxategia zure diseinuarekin, badakizu pdf edo jpg formatuan

Epea: 2023ko abenduaren 30a arte

Saria:

Hautatutako logotipoaren artistak 100 €jasoko ditu Mendillorriko Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen Elkarteko (ikus zerrenda hemen: www.mendillorri.org) dendetan gastatzeko.

Haren diseinuak Kemendi-ren irudia inspiratuko du eta Mendillorriko Energia Komunitatearen komunikazio guztietan aplikatuko da.

Epaimahaia Kemendiko Zuzendaritza Batzordea izango da eta 2024ko urtarrilaren 15ean bilduko da epaia emateko.

Zuen ideien zain gaude

Categories:

Tags:

No responses yet

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude