Berri onak “100-kWp-ko Potentzia instalazio fotovoltaikoa” berriaren proiektua erritmo onean jarraitzen du. Mendillorriko (Iruña) Elorri IPko estalkietan instalatuko da. Instalazio berriaren proiektua Ingeniarien Elkargo Ofizialak idatzi eta ikus onetsi du, eta kostuaren %40ko diru-laguntza dugu, BEZa kenduta. Proiektuaren baldintza agiria idatzi ondoren, Nafarroako hainbat enpresa gonbidatu dira instalazioa egiteko aukera izan dezaten. Epea maiatzaren 22an bukatuko da, gaueko 12 tan. Instalazioa udan eginen da, eskola ordutik  kanpo.