• Instalazio berriaren berri

    Berri onak “100-kWp-ko Potentzia instalazio fotovoltaikoa” berriaren proiektua erritmo onean jarraitzen du. Mendillorriko (Iruña) Elorri IPko estalkietan instalatuko da. Instalazio berriaren proiektua Ingeniarien Elkargo Ofizialak idatzi eta ikus onetsi du, eta kostuaren %40ko diru-laguntza dugu, BEZa kenduta. Proiektuaren baldintza agiria idatzi ondoren, Nafarroako hainbat enpresa gonbidatu dira instalazioa egiteko aukera izan dezaten. Epea maiatzaren 22an bukatuko da, gaueko 12 tan. Instalazioa udan eginen da, eskola ordutik  kanpo.

  • Badugu Logotipoa!

    Kemendik, Mendillorriko Denden Elkartearen laguntzarekin, 100 euroko saria eman dio Oier Baldari, Mendillorriko energia-komunitatearen logotipo lehiaketaren irabazlea izateagatik. Zorionak.

  • Bazkide autokontsumitzaile izana emateko epea

    Otsailaren 1etik 15era, kemendin autokontsumo kolektiboan alta eman nahi duten EZ AUTOKONTSUMITZAILEENTZAKO epea irekiko da. Informazio guztia hemen dago:  https://kemendi.org/wp-content/uploads/2024/01/Autokonsumo-izana-ematea.pdf