Kemendiko autokontsumo proiektuko plaka fotovoltaikoen 2. instalazioa bukatuta dago, Elorrin. Orain enpresa elektrikoekin izapide administratibo eta burokratiko guztiak egitea tokatzen da. Lan zaila eta luzea da, baina lehen instalazioan bezala lortuko dugu, 175 bazkideek 1KW kontsumitu ahal izateko.
Une honetan autokontsumoa egiten ari diren bazkideek aukera izan dute ISFk (Mugarik gabeko ingeniariak) emandako trebakuntza-jardunaldi batera joateko, argi-fakturak, IDE-Iberdrola aplikazioa eta autokontsumoari buruzko zertzelada batzuk ulertzeko. Irailean edo urrian beste jardunaldi bat egingo dugu, IFVn sortutako energia hobeto nola kontsumitu erakusteko.
Nola dakizu, laster direla zuzendaritza batzarreko hauteskundeak. Hemen aurkitu daitezke hauteskundeetan jarraitutako egutegia eta prozedura:
Berri onak “100-kWp-ko Potentzia instalazio fotovoltaikoa” berriaren proiektua erritmo onean jarraitzen du. Mendillorriko (Iruña) Elorri IPko estalkietan instalatuko da. Instalazio berriaren proiektua Ingeniarien Elkargo Ofizialak idatzi eta ikus onetsi du, eta kostuaren %40ko diru-laguntza dugu, BEZa kenduta. Proiektuaren baldintza agiria idatzi ondoren, Nafarroako hainbat enpresa gonbidatu dira instalazioa egiteko aukera izan dezaten. Epea maiatzaren 22an bukatuko da, gaueko 12 tan. Instalazioa udan eginen da, eskola ordutik  kanpo.
Kemendik, Mendillorriko Denden Elkartearen laguntzarekin, 100 euroko saria eman dio Oier Baldari, Mendillorriko energia-komunitatearen logotipo lehiaketaren irabazlea izateagatik. Zorionak.
Otsailaren 1etik 15era, kemendin autokontsumo kolektiboan alta eman nahi duten EZ AUTOKONTSUMITZAILEENTZAKO epea irekiko da. Informazio guztia hemen dago:  https://kemendi.org/wp-content/uploads/2024/01/Autokonsumo-izana-ematea.pdf
Gure helburura iritsi gara, eta dagoeneko 188 bazkide gara. Eskerrik asko guztioi proiektu honetan konfiantza izateagatik. Orain lanean jarraitu behar dugu bigarren instalazio fotoboltaikoa egiteko eta etorkizuneko proiektuetan pentsatzen jarraitzeko. Lan-taldeetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Izena eman nahi dutenentzat, hobe da posta bidez, bazkide@kemendi.org egitea, baina urtarrilaren 18an eta 25ean ere Civivoxean izango gara 18:30ean, inprimakiak eskura jasotzeko. Gogoratu inprimakia fitxa deskargan aurkitzen ahal duzula, NANaren kopia eta IKren eta UK ren sarrera-frogagiria behar duzula. .
https://www.noticiasdenavarra.com/pamplona/2024/01/09/mendillorri-busca-nuevos-socios-comunidad-7722798.html
Kemendin lanean ari gara gure proiektua Mendillorriko bizilagunekin partekatu ahal izateko. Anima zaitez eta jarri zure aletxoa klima-aldaketaren aurkako borrokan. Gure esku dago eguzki-plaken bigarren instalazioa aurrera ateratzea. Dagoeneko badugu instalazio horretatik dirulaguntza emateko ebazpena, baina gutxieneko bazkide batzuk lortzen ez baditugu, ez da proiektu bideragarria […]