Kemendi Iruñeko lehen energia-komunitatea da.
Klima-aldaketaren aurka borrokatzea eta auzoarentzako trantsizio energetiko hurbila, iraunkorra eta ekonomikoa lortzen laguntzea du helburu.
Komunitate energetiko batek, funtsean, gizarte- eta ingurumen-onurak lortu nahi ditu parte-hartzaileentzat eta horiek garatzen diren ingurunearentzat.
Onura ekonomikoak ere eman daitezke, baina ez dute helburu nagusia izan behar, legezko definizioaren arabera.
Asmoa da auzo-sare bat ehuntzea, autokontsumoaz gain, mugikortasun partekatuko beste ekimen batzuk, eraginkortasun energetikoa, ideiak eta ahaleginak partekatzeko beste komunitate energetiko batzuekin lankidetzan aritzea eta abar ahalbidetzen duena, betiere bazkideen partaidetza izan badaiteke.
Mendillorriko bizilagunen talde eragile batek bi urte daramatza elkarte hori aurrera eramateko lanean, 2021eko azaroan hasi zenetik.