Bazkide ez-autokontsumitzaile gisa izena emateko kuota 30 eurokoa da.
Energia komunitatearen funtzionamendu gastuetarako urteko kuota, 20 eurokoa da.
Kemendi elkarteak autokontsumo kolektiboan parte hartzeko aukera berresten badu, hasierako kuota ordainduko da, instalazioaren kostuaren ordainketa aurreratzeko.
2023ko ekainaren 29ko batzarrean adostutako hasierako kuota 400 €-koa izan zen kwp bakoitzeko. Une horretan ez genekien zenbat bazkidek emango zuten izena autokontsumoan, eta, beraz, lehen instalazioko 80 kW-ak banatu genituen guztien artean. Hala, bazkide bakoitzari 0,68 kWp zegozkion, eta, beraz, 272 €-ko hasierako couta ordaindu behar zuen. Era berean, hasierako kuota bi epetan ordaintzea erabaki zen: 150 lehen urtean autokontsumoan alta ematean, eta 122 euro bigarren urtean. Bi epe horien zenbatekoak aurrerago ordaindu beharko direnak baino handiagoak izanen lirateke, beti erabakitzen den azken finantzazio ereduaren arabera.
Instalazioa ordaintzen amaitzeko, kanpoko finantzaketara jotzen den ikusteko dago, edo ordaindu beharreko zenbatekoen balioa ikusita, beste derrama batekin amaitzen da. Bazkideek erabakiko dute batzarrean. Horregatik, egiten diren kalkuluak behin-behinekoak dira.
Instalazioa ordaindu ondoren, urteko kuota bat ordaindu beharko da, erantzukizun aseguruak, instalazio asegurua, aholkularitza eta instalazioen mantentze teknikoa ordaintzeko.
Kemendi elkartearen funtzionamendu gastuetarako urteko kuota ere bai.
bazkide egin zaitez
-Bazkide egiteko Imprimakiak bete, (deskargak). Bete utsune guztiak eta sinatu.
-Kemendi kontuan sartu CI 30 euro eta CA 20 euro. Jarri kontzeptuan CI eta zure izena, CA zure izena.
Laboral Kutxa; ES20 3035 2018 10 2180025839.
-Imprimakia, justifikantea eta NAN fotokopia bialdu: