El Lago-Mendigoiti

Udalak Kemendiri El Lago-Mendigoiti ikastetxean dagoeneko martxan dagoen eguzki-instalazio baten zati bat laga dio. 530wp-ko 192 plaka ditu. horrek 100 kWp-eko potentzia instalatua ematen du.

20 kW autokontsumo gisa gelditzen dira eskolarako eta Civivoxerako.

80 Kw Kemendiri lagatzen zaizkio autokontsumorako, baldintza batekin: Elorri ikastetxeko estalkian antzeko instalazio berri bat sustatzea 18 hilabeteko epean.

Instalazio berriak 100Kwp instalatuko ditu.

Udalak 5 kWp-eko kanona ezarri du 100 kWp-eko guztizkotik, ikastetxe horretako estalkiak lagatzeagatik.

Beraz, 95 Kwp Kemendirako izango dira.

80 Kwp El Lago-Mendigoiti+ 95 Kwp Elorri = 175 Kw potentzia guztira bizilagunen eta negozioen artean banatzeko, Kemendiko bazkideak direlarik.

Dagoeneko banatu dira autokontsumoan alta emandako 100 bazkideen artean instalatutako 80 kWp-ak. Bizilagun bakoitzaren parte-hartze koefizientea 0,78kwp–780wp da, hau da, 530w-eko 1,5 eguzki-plaka inguru.

Dendek eta negozioek nahi badute parte har dezakete, bizilagun baten koefiziente berarekin edo bizilagunen potentzia bikoitzarekin. 0,78 x 2= 1,56 θ1560wp, 530w-ko 3 eguzki-plakaren ekoizpena.

Banatzailearekin eta merkaturatzailearekin dokumentazioa izapidetzen ari gara, soberakinak konpentsatuz gure autokontsumo kolektiboa egia izan dadin, eta horrela argiaren fakturetan aurrezki txiki bat izan dezagun.

Bazkideek batzarrean baloratu dugu ez dugula nahi bi instalazio horietarako tratu bereizirik ematea egin beharreko inbertsioari dagokionez. Horregatik, guztiok berdin-berdin parte hartuko dugu bigarren instalazioaren kostuan, nahiz eta horretan parte hartu ez. Ez genuen bidezkoa iruditzen Udalak lagatako instalazioa dohainik hartzea batzuek eta beste batzuek bigarren instalazioaren inbertsioari aurre egin behar izatea.

Bi instalazioekin har ditzakegun bazkide guztien kopurua bazkide bakoitzari banatzen diogun potentziaren araberakoa da. Lehen instalazioko 0,78 kWp-eko banaketa-koefizientearekin, 224 bat lagun egin daitezke, gutxi gorabehera, potentzia bikoitza eskuratu nahi duten saltokien kopuruaren arabera. 175 kW / 0,78 = 224 bazkide.

175 bazkiderekin, 1 kW-eko banaketa-koefizientea. Baina argi izan behar dugu kontua ez dela bazkide bakoitzari potentzia handia ematea. Bakoitzaren kontsumo errealari esleitutako potentzia ahalik eta gehien doitu behar da, soberakinak, merkaturatzaileak ordaintzen baditu ere, ez baititu ekonomikoki konpentsatzen. Kontsumitzen ez dugun kilowatioa 0,07/0,10 zentimoan konpentsatzen da, eta kw hori bera saltzen du komertzializatzaileak 0,20/0,23 zentimoan. Argi ikus daitekeen negozio biribila… baina ez guretzat.

Diru-laguntza horiek jaso ahal izateko, instalazio hori egin beharko da 14 hilabeteko epean, laguntza hori eman zaigula ofizialki jakinarazten digutenetik hasita. 2024-2025ean gauzatzea izango litzateke asmoa, epeak, bazkide kopurua eta abar betetzen badira.

Instalazio berrirako hasierako inbertsio osoa 144.000 €ingurukoa izango da. Ordaindu beharreko BEZa deskontatuz gero, ordaindu beharrekoa baina gero berreskuratu egin dezakegula eta jasotako diru-laguntzak kenduta, kostua 450 €/kWp izango litzateke. Hala ere, ezin dugu ahaztu laguntzak jasotzea atzeratu egin daitekeela, eta instalazioa abian jartzeko prozesuan bagaude, kostu osoari aurre egin beharko genioke, nahiz eta gero inbertsioaren ia erdia berreskuratu ahal izango dugun. . Diru-laguntzarik gabeko instalazioaren kostu osoa 800 €ingurukoa da kWp bakoitzeko.

0,78ko banaketa-koefizienterako, guztizko inbertsioa 625 euro izango litzateke, dirulaguntzen dirua jasotzen dugunean itzultzen duguna kontuan hartu gabe.

1,56ko koefizientea aukeratzen duen denda batentzat 1250 euro inguru izango lirateke, dirulaguntzen dirua jasotzen dugunean itzultzen dena kontuan hartu gabe.

—————————————————————————————————————-

Plakak Iberdrolaren banaketa-sare orokorrera konektatuta daude, ez etxeetara, ez saltokietara bazkideen negozioetara.

Ikastetxeetako estalkietako instalazio bakoitzak bere kontagailua du, eta bertan islatzen da orduro eguzki-energiaren ekoizpena. Ordu bakoitzeko produkzioa, bazkide bakoitzaren partaidetza koefizienteari dagokiona, ordu horretan etxeko kontsumotik kenduko da.

Sortutako energia kontsumitutakoa baino handiagoa bada, komertzializatzaileak bere kabuz kontsumitutakoa baino balio txikiagoarekin konpentsatuko du, baina metatua izanez gero, kontsumitutako energia totalaren kostua zeroraino jaitsiko litzateke kasurik onenean, udan… Zaila da dugun koefizientearekin, baina, nolanahi ere, aurreztu egiten da.

Hasteko, kontratatutako potentziari, kontagailuaren alokairuari eta abarri dagokiena ez da deskontatuko fakturatik.

Zenbat aurrez daiteke eta noiz amortizatzen da inbertsioa? Aldakorra da, energiaren prezioaren araberakoa, zenbat eta prezio handiagoa aurreztu, eta alderantziz; etxebizitza edo negozio bakoitzaren kontsumo eta ohituren araberakoa. Kontsumoak eguzki-produkzio handieneko orduetan banatzen badira, zenbat eta gehiago aurreztu, autokontsumoaren ehuneko handiagoa baitago. Soberakinak kontsumitzen den energiaren balioa baino merkeago konpentsatzen dira.

Inbertsioa amortizazizatzeko denbora bat jartzea zaila da. Aurrezten da. Jabekideen komunitateren batean egin dituzten kalkuluen arabera, instalazioa 2 aldiz garestiagoa izanik, esaten dute 3 eta 4 urte bitartean, diru-laguntzak eta desgrabazioak kenduta. Agian ematen duten epea luzeagoa izanen da.

Gure ustez, batez beste 5-6 urte beharko lirateke inbertsioa amortizatzeko, aprobetxamendua 25 urtekoa dela kontuan hartuta.


Elorri